XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Amerikanoek erosten baldin badute, prezioak gora joaten dira.

Nik itxoin egingo dut.

Geroago gehiago balioko dute.

El Locok hamar urte itxoin zuen.

Beste jende guztiak terreno denak saldu zituen.

Baina El Locok ez.

Eta azkenean arrazoia izan zuen.

Palomaresen publizitate asko egin zen, bonbarengatik.

Almeriatik Cartagenara bitarteko hondartzak famatuak egin ziren mundu osoan.

Argazki pila zabaldu zen mundu osoan.

Haietan garbi ikusten zen lurralde hura, hondartzak, itsasoa.

Eta turismo konpainiak Strategie Air Commanden terrenoak erosten hasi ziren.

Honek ez zekien terreno haietan zer egin eta denak saldu zituen.

Terrenoen prezioa gora eta gora joan zen.

Azkenean, 1976an El Locok bere terrenoak saldu zituen.